XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. S. FRANZISKO BERE GIZALDIAREN ZUZENTZALLEA.

Gizaldea zuzendu ta ontzeko Jaungoikoak aukeratu zuan gizon bat, mundukoa, baño munduko gogoetatik erantzia.

Munduaren ta Frantziskoren gogoak alkarri eraso zioten.

Urre ta ondasun gogoari Frantziskok gogor egin zion Jesukristok gurutzean bere emaztetzat artu zuan beartasunarekin; atsegiñ-zalekeriari ta bere ondoren guziai, ildura ta nekeak eramateko gogoarekin, bera munduarentzat gurutziltzatua eta Jesukristoren zauriez ornitua bai zegon; eziñ-ikusi, errierta ta gorrotoai alkarrekiko maitetasunarekin eta Jesukristoren pakearekin. (XII Piok 1954'ko agorraren 20'an).

Bera ta bere prailleak orduko mundu arro ta zikoitzaren aurrean beartsu, apal, soñeko latzez jantzi ta agertu ziran.

Irugarrendarrak berriz, pamili ugarietan, unibersidadetan, auzitegi edo tribunaletan, gerraetan, errege-aulkietan beren eginbearrak zatz beterik praileen erara bizi ziran.

5. NUNDIK ARTU ZUAN S. FRANZISKOK ILDURA-GOGOA

- Nola sortu zan Frantzisko Santuagan onelako gogo-izaera?

Jesukristo Gurutziltzatuaren agertze batetik.

Beregana deitu zuanean otoitz egiteko leku bakarrak billatzen zituan.

Egun batez bakardadera zijoala agertu zitzaion, dio Buenabentura Santuak, Jesukristo gurutzean josi ta.

Ikuste onekin Jesukristoren neke-miñak ain barren sartu zitzaizkion gogoan, oietaz oroitze utsakin, ezin bestez, negar zotinka asten zan.

Gañera aditu zuan Jaungoikoak eskatzen ziola Ebanjelioko esan ura betetzeko: Norbaitek nere ondotik etorri nai ba du, bere burua ukatu, bere gurutzea artu ta nere ondotik etorri bedi.

Orduan gogo ta asmo sutsu au artu zuan: beartasunean (pobrezan), apaltasunean, bizi-laztasunean Jesukristo Gurutzutziltzatuaren antzekoa izatea.

Gogo au 1208'ko apirillaren 16'an berriz sendotu zitzaion.

Kintabaleko Bernardo Anaiaren ondasunekin zer egin bear zan jakin naiean, berarekin eta Pedro Katanirekin Asisko S. Nikolasen elizara joan zan ta, otoitz eginda, iru aldiz Ebanjelioa idiki zuan.

Lenbizikoan agertu zan Jesukristoren esan au: Kristau osoa izan nai ba dezu, ondasunak saldu ta saria beartsuai eman.

Bigarren aldian au agertu zan: Biderako ez ezer eraman.

Irugarrenean: Nere ondotik etorri nai duanak bere burua ukatu beza.

Ebanjelioko esan auek Jaungoiak berari esanak bezela artu zituan.

Prantzisko-zale